350 pertsona bildu dira Donostian, etxebizitza kooperatibo seniorra bultzatzeko. Donostia, 2024ko abenduaren 2a

350 pertsona baino gehiago bildu ziren joan den asteburuan Donostian.
Parte-hartzaileak estatu-mailan erabilera seniorra lagatzeko etxebizitza
kooperatiboko proiektukoak ziren; hainbat administrazio publikotako
ordezkariak; erakunde teknikoetako kideak, ikertzaileak; eta publiko interesatu
orokorra.

“Komunitatean zaintzak, zahartze osasuntsu baterako gakoak” lelopean,
adinekoentzako irabazi asmorik gabeko etxebizitza-eredu okupazionalak
sustatzeko beharrezkoak diren esparruak azaldu eta eztabaidatu dira. Eredu
horiek eskuragarriagoak, jasangarriagoak eta oinarri komunitarioko zaintzekin
izango dira, zahartze osasuntsuagoa eta onura sozial anitz ekarriko dituztenak.


● Azaroaren 29an, ostirala, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Donostiako
Campuseko Ikasgelategiko auditoriumean ospatu da eta 30ean, larunbata, Olarain
Ikastetxe Nagusiko aretoetan.


● REAS Sareen Sareko Etxebizitza Kooperatiboko Taldeko Senior sekzioak antolatu du,
Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren, GEZKIren eta Elkarbidean tokiko
proiektuaren nantzaketarekin. Koobizitza sarearen, REAS Euskadiren eta Ametsak
Sortzen eta Jubilares elkarteen laguntza du.

IRAKURRI HEMEN AZPIAN ADIERAZPEN OSOA…